XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Berezko ondasunik aundiena, bizia degu.

Jaungoikoaren doaia da.

Ez da gauza zuzena, guk iñor iltzea edo gorrotatzea, gure biziaren Jaun eta Jabea Jaungoikoa da-ta.

Ez da gauza zuzena, guk gure burua iltzea, naiz ta sarritan gorriak ikusi bear: Jaungoikoak bakarrik kendu lezaiguke bizia, Berak emana degu-ta.

- Bizia ain gauza bikaiña dalako, besteen osasuna ere gurea bezela zaitu bear degu.

Ikasten eta ezitzen ere lagundu egin bear diegu besteai, beartsuenai batez ere, naiz-ta berak beste aberri edo enda batekoak izan.

- Baiña Jesus`ek guri eman digun gauzarik ederrena, Jainko-bizitza da: onek gu Jaungoikoaren seme-alaba egiten gaitu-ta.

Guretzat okerrik aundiena, berriz, Jainko-bizitza au galtzea litzake; edo, erakutsi txarrez edo gaizbidez, gure anai-arrebaen bati galdueraztea.

- Jaungoikoaren seme-alaba bezela bizitzen lagundu bear diogu elkarri gure itzez, eta, batez ere, gure bizitzako erakutsi onez.

68- Zein da, Jaungoikoaren Legeko boskarren agindua?.

Jaungoikoaren Legeko boskarren agindua, auxe da: iñor ez dezu ilko.

69- Zer agintzen digu Jaungoikoaren Legeko boskarren aginduak?.

Lagun urko guztiak maite izateko eta gure etsaiei barkatzeko, agintzen digu Jaungoikoaren Legeko boskarren aginduak.

70- Zer debekatzen du boskarren aginduak?.

Nork bere biziari edo besterenari, itzez, egitez edo gogoz kalte-egitea, debekatzen du boskarren aginduak.

71- Zer da gaizbidea? Norbait pekatura bukatu dezaken itz, egite edo ez-egite, da gaizbidea.

Bere anaia maite duana, argitan dago.